Urriarekin batera, ea zuen proposamenaren artean, euskera ikastea dagoen. Bestela ikusi nola abestuko duzun gaupasa egiten baduzu.
Euskaldunok gustuko dugu kantuan aritzea. Lagunekin parrandan gaudenean, ingelesez kantuak “abesten” ditugu, askotan kantuaren letra ezagutu gabe eta, noski, zer esaten dugun ideiarik izan gabe. Euskaraz ez dakitenei ere gertatzen zaie halakorik, alegia, abesti bat entzun eta behar ez dena ulertzea. Horregatik, umorea ardatz hartuta euskararen blog honetan euskal kantuen aldaketarik onenak bildu ditugu.
Ezagutzen al duzue “euskal kantutegi berria”?
“Udan Blai” Euskadi Irratiko saioan, kantu nahaste kuriosoak bildu dituzte udan zehar. Hemen dituzue abesti irristen “hit onenak”!Paristik natorren artista bat naiz ni (Txirri, Mirri eta Txiribiton) – Nahastea: Paris tiene una torreBilboko Ulibarri euskaltegiak kanpaina dibertigarri bat jarri du abian ikasturte berriari begira “Argi dago: euskararik gabe gauza asko galduko dituzu” lelopean. Hori abiapuntutzat harturik, ekimenaren zenbait adibide bildu ditugu:
Ai ai ai ai ai ai ai mila galdera (Alaitz eta Maider) – Nahastea: Ai ai ai ai ai ai ai arandela
Noiz arteeeeee, noiz arteeeeee (Ken Zazpi) – Nahastea: No hay sartén
Xala xala, riki riki.. dutxan dardaraka, (Pirritx eta Porrotx) – Nahastea: dutxan ta parrandan
Hil da jainkoa (Pi LT) – Nahastea: Gildas de antxoa
Horiek guztiak entzungai dituzue hemen:
Goazen elkarrekin Athleticken ereserki “berritua” abestera:
Herriko jaietako dantzaldietan askotan entzun izan dugun kanta bati eutsiko diogu orain. Itoiz taldearen “Lau teilatu” kantaren bertsio berritua entzun nahi al duzue? Guztiok dakigun kanta bada ere, euskara ez dakien batek baino gehiagok abesten du kanta hau.
Ikusi mendizaleak
Ikusi ven di talea
baso eta zelaiak, Vaso esta de paya
mendi tontor gainera…. Ven y tonto carean….
Horiek, gaurkoak, euskaldun. Zuk ere gisa honetako adibideak ezagutzen
badituzu, utzi iruzkina euskararen blog honetan edo Euskaldunok Euskaraz Facebook orrian, elkarrekin abestuko
ditugu eta kantak. Eta euskaldunok ere ingelesarekin halakorik egiten ditugula
argi uzteko, The Police taldearen “So Lonely” kantaren bertsio
berrituarekin uzten zaituztet. Ez al zaizue iruditzen “Ximaurreeeeeeee
Xiumaurreeeeeeee” esaten duela kantak? Entzun! Besarkada bat eta
pozik bizi!
baso eta zelaiak, Vaso esta de paya
mendi tontor gainera…. Ven y tonto carean….
No hay comentarios:
Publicar un comentario